Gipuzkoako Foru Aldundiak 100 miloi euro bideratuko ditu Krisiaren Aurkako 2011 Planera

2011-03-17 Iruzkinik ez

Krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoarekin, Gipuzkoako
Foru Aldundiak 100 miloi euro bideratuko ditu Krisiaren aurkako 2011 Planera, honako helburuekin:

 

  • Ahalmen
    handiko bide-sareetan inbertsioak egitea.
  • Gizarte-bazterketaren
    aurka egitea, lanean txertatzea erraztu, lan-merkatu integratzailea sustatu eta
    gizarte-desberdintasunak murrizten dituzten laguntzen bidez.
  • Enpresetan
    krisiaren eraginak gutxitzeko lagungarri diren laguntzak ezartzea.
  • Zientzia,
    teknologia eta berrikuntza-azpiegituretan inbertitzea.

 

Enpresei laguntzea

Aldundiak 27.877.000 euro
bideratuko ditu laguntza-esparru bat ezartzera, krisiak enpresetan izan
dezakeen eragina murrizteko; horrela, enpresa-jardueraren jarraipena erraztuko
da, balio erantsiaren sorkuntza bultzatuko da, eta industriako ekoizpen-ehunari
lagunduko zaio, Gipuzkoaren lehiakortasuna indartzeko, eta gazte kalifikatuak
kontratatuz enplegua sortzeko.

2010ean,
enpresa gipuzkoarrei laguntzeko 36.000.000 euro bideratu ziren, 182 enpresa-proiektu berritik gora bultzatu
ziren, eta 181 gazte kalifikatu kontratatu ziren.

2011n,
Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa gipuzkoarrak garatzen laguntzeko 27.877.000 euro
bideratuko ditu,
lau ekintza-lerrotan:

 

  • Berrikuntza: Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
  • Ekintzailetza: oinarri teknologikoko enpresa berriei bideratuta.
  • Nazioartekotzea: produktu berriak merkaturatzeko eta ateratzeko ekintzak
    sustatzeko.
  • Teknologia berriak: Mikroenpresetan IKT produktuak sortzen lagundu, eta
    informatika-enpresek produktu berriak sortu eta garatu.
  • Zailtasunak eta
    proiektu bideragarriak dituzten enpresentzako finantza-sostengua.

 

Diru-partida hau programa hauetarako erabiliko dela
aurreikusi da:

Finantzaketa,
Berrikuntza eta Enplegua Sortzea:

  • Zailtasunak
    eta proiektu bideragarriak dituzten enpresentzako finantza-sostengua.
  • Berrikuntzarako
    eta gazteak kontratatzeko proiektuak.
  • Enpresa
    estrategia proiektuak bultzatzeko gogoeta prozesuei laguntzea.

 

Nazioartekotzea
eta ekintzailetza:

  • Nazioartekotze-programa:
    ezarpen produktiboak eta komertzialak.
  • Nazioartekotze-programa:
    produktuak nazioartean merkaturatzea 2011.
  • Oinarri
    teknologikoko eta barne-ekintzailetzako enpresa berrientzako laguntzak.

 

Proiektu
estrategikoak:

  • Biozientzia-
    eta energia-proiektu estrategikoetarako laguntza.

 

Bestelako
ekintzak:

  • Aipatutako
    planez gain, PAC’11k autonomoentzako ekintza-planak garatzeko laguntza-neurriak
    aurreikusten ditu; LH enpresaren premietara egokitzea, Eudel bidez eskualdeko
    proiektuak, etab.

 

Informazio gehiago, hemen.