Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresei zuzendutako hiru diru-laguntza argitaratu ditu
1. Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena
Helburua: Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak laguntzea.
Laguntzen zenbatekoa:
Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
- Enpresa ertaina bada % 35
- Enpresa txikia bada % 45
Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €.
Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren 3an
Informazio gehiago HEMEN.
2. Innobideak-kudeabide
Helburua: Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzea, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 langile edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago dituzten eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.
Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 27an amaituko da.
Informazio gehiago HEMEN
3. Ekonomia Suspertzeko Bonu Teknologikoak programa
Helburua: Berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategikoak gauzatu dezaten eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, «bonu teknologikoak» emanez.
Portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak:
- Dirulaguntzaren zenbatekoa kostu hautagarrien % 70ekoa izango da enpresa txikia bada eta % 60 enpresa ertaina bada, 8.000,00 euro gainditu gabe.
- Bonoa Eskualde Garapenerako Agentzia batekin adostutako hobekuntza gomendio baten ondorioa denean eta aplikazioa agentziaren ardurapean badago, portzentajea %10 haundituko da.
- Deialdiak zehaztu ahal izango ditu lehentasuna duten teknologiak eta jarduera eremuak, eta kasu horiei %10 aplikatuko zaie diru laguntza gehigarri gisa.
- Gastronomiaren arloko Balio Kateko enpresen proiektuei %5eko laguntza gehigarria emango zaie teknologia berria erabiltzen badute.
- Gehienez, bi proiektu subentzionatuko dira enpresa bakoitzeko, teknologia desberdinak erabiltzen badira.
Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 10ean bukatuko da.
Informazio gehiago HEMEN.