Gizarte eta laneratze prestakuntza programetan izena emateko epea zabalik da

2021-09-28 Iruzkinik ez

Debegesak kudeatzen duen enplegu-programa honek lau prestakuntza hartzen ditu bere baitan eta  gizarteratze eta laneratze prozesuan dauden kolektiboei daude zuzenduta. Izena emateko epea zabalik da urriaren 6ra arte eta Debegesako webgunean dagoen formulario bat bete behar da horretarako. Prestakuntza 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean egitea aurreikusten da. Gainera beka-sistema bat ezarriko da formakuntzara joateak kosturik izan ez dezan, hortaz, parte hartzen dutenei prestakuntzara joateko oinarrizko gastuak ordainduko zaizkio.  


Programak

Langabezian dagoen edonori zuzendua (informazio osagarria):

  • Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura (Eibarko Armeria Eskolan)
  • Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak (Elgoibarko IMH prestakuntza)
Nori dago zuzenduta? Gizarteratze eta laneratze ibilbide hau 24 langaberi zuzenduta dago. Pertsona guztiek Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute, 16 urte beteak izan beharko dituzte eta Debabarrena (Gipuzkoa) eskualdean (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar) bizi beharko dute.

Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzendua:

  • Ibilgailuen pintura (Elgoibarko Meka Lanbide Eskola)
  • Argiaren eta estalki teknikoa oinarrizko eraikuntzak (Azitain – Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Insitutoa)
Nori dago zuzenduta? Gizarteratze eta laneratze ibilbide hau bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden 24 emakumeri zuzenduta dago. Emakume guztiek Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute, 16 urte beteak izan beharko dituzte eta Debabarrena (Gipuzkoa) eskualdean (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar) bizi beharko dute.

 IZENA EMAN

Programa honen bidez, partaideen laneratzea lortu nahi da. Helburua da pertsona hauen enplegagarritasuna hobetzeko, bestelako baliabideen artean, beharrezko ezagutza nahiz gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzea.

Programa hauetan izena emateko epea zabalik dago urriaren 6a arte. Behin jarduera formatiboa amaituta, parte hartzaileak praktikak egingo dituzte enpresan eta gainera, banakako akonpainamendua eskainiko zaie ibilbide osoan zehar. Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Debegesarekin 943 82 01 10 telefonoan.

Debegesak kudeatzen duen enplegu-programa da. Debabarreneko Gizarteratze Sareak egindako lanaren eta bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetzaren emaitza da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz laguntzen du, elkar-EKIN Lanean deialdiaren bidez. Elkar-Ekin lanean programa honen helburua.