Global Training Bekak 30 urtetik beherako gazteentzat

2015-07-16 Iruzkinik ez

Garapen Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, 60 GLOBAL TRAINING beka baino gehiago eskainiko dituzte. Debegesa Garapen elkarteko kide da.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan. 


Zenbat denborakoa da beka?

Beka gutxienez, 8 hilabetekoa izango da.


Zein da bekaren zenbatekoa?

1.124.77 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da).


Nork eskura dezake beka?

Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2015ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2015ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero , ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko .
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.


Izena emateko zein agiri aurkeztu behar dira?

  • CVa ingelesez.
  • Motibazio-gutuna.
  • Nortasun agirirako argazkiaren tamainako argazkia.
  • Prestakuntza arautuko titulazio ofizialak (jatorrizkoa eta kopia).
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (jatorrizkoa eta kopia).
  • Zinpeko aitorpena (web orrian behera jaitsita).
  • Online izena eman duenaren egiaztagiria, online izen ematea amaitu ondoren agertzen dena.


Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?

Izena emateko prozesua behin amaituta, hautagaiak hautatzeko prozesuan urrats hauek jarraituko dira:

  • Curriculum Vitaeren analisia eta titulazioa, prestakuntza osagarria eta esperientziak edo praktikak baloratzea berdintasunaren, merituaren eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.
  • Hizkuntzen proba. Ingeleseko proba dagokion titulua egiaztatu ez bada (C1-B2).
  • Talde-dinamikak.
  • Elkarrizketa Hautapen Prozesuaren Epaimahaiarekin. Epaimahaiak baloratuko du atzerriko enpresa edo erakundeak eskatutako profilera egokitzen den hautagaia.


Noiz irekiko da izena emateko epea?

Izena emateko epea uztailaren 27an amaituko da.


Beka interesatzen bazait, nola egin dezaket eskaera?

Eskaerak webgunean egin behar dira:www.becasglobaltraining.eus 


Noiz sartuko naiz atzerriko erakundean?

Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2015ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.


  • INFORMAZIO GEHIAGO:

94 424 32 23 /