Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk

2015-06-30 Iruzkinik ez

Gure Balioak Sariak seigarren edizioa beteko du aurten. Debegesa garapen agentziak sortu eta kudeatzen du Gure Balioak Saria eta, errekonozimendu honen bitartez, Debabarreneko eskualdean gizarte-balioen arloan egindako lanagatik nabarmendutako pertsona edo erakundea saritu nahi du.

Gure Balioak sarirako hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da zabalik. Edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera, herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota erakundeek.

Hautagaiek sortzez Debabarrenekoak izan beharko dute edota lan ibilbidea bertan garatu izana eskatuko zaie. Gure Balioak sariaren irabazleak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura jasoko du.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia, gurebalioak.com webgunean eskura daitezke.

 

Orain arteko saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Debabarreneko eskualdean gizarte balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu egitasmo honek.