Hego Koreako ordezkaritza baten bisita DEBEGESAra
Debegesako Presidente eta Ermuko alkate Carlos Totorikak eta Debegesako zuzendari nagusi Juan Angel Balbasek egin die ongi etorria bisitariei. Bileran, Debegesaren funtzionamendu eredua ezagutu nahi izan dute eta interesa agertu dute Debabarrenean eskualdearen garapena eta enplegua sustatzeko burutzen ditugun proiektu edota ekimenak ezagutzeko. Halaber, Alfa taldeko kontseilari delegaturekin hitz egiteko aukera izan dute.
Bisita hau Seul hirian dagoen HBM Institutu Kooperatiboak antolatu du eta ibilbide zabalago baten barruan kokatzen da. Bidaiaren helburu nagusia da enpleguaren eta garapenaren aldeko neurriak ezagutzea Eusko Jaurlaritzaren eta tokiko agentzien bitartez.