ICO kredituen gaineko jardunaldia “Ostiralak Debegesan”

2012-03-16 Iruzkinik ez

‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan, martxoaren 23an “Nola lortu finantzazioa zure proiektuentzat” jardunaldia egingo da Debegesan, Banco Popular entitatearen eskutik. Jardunaldia Debabarreneko eskualdeko enpresa txiki eta ertainei, ekintzaileei eta autonomoei zuzenduta dago.

 

Enpresa, ekintzaile eta autonomoentzako finantza produktu ezberdinak eta ICO kredituak izango dituzte jardunaldian aztergai, besteak beste.

 

Jardunaldia guztiz doakoa da eta Debegesaren egoitzan egingo da, Azitain industrialdean, 9:00etatik 11:00etara.

 

Saio hauek Valora programaren baitan kokatzen dira eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua daude, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.