Iganderako aurreikusita zegoen ibaia garbitzeko lan-saioa azaroaren 20ra atzeratu da euriagatik

2011-11-04 Iruzkinik ez

 

Datorren iganderako
iragarritako euri denboralea dela eta, ibaia garbitzeko lan-saioa bertan behera
uztea erabaki du gaur Debegesak, eta Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluzen
egitekoa zen garbiketa-saioa azaroaren 20ra pasatzea erabaki
du.

 

Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabian, guztira, 100 bat boluntariok zuten
izena emana garbiketan parte hartzeko. Boluntario
hauei guztiei data berria zein den jakinaraziko zaie.

 

Honenbestez, ibaia garbitzeko lan-saioak honako egunetan burutuko dira
eskualdean:

  • Azaroaren 13an:
    Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun.
  • Azaroaren 20an: Eibar, Mallabia, Ermua eta
    Soraluzen.

 

 

Debegesako Garapen Jasangarriko departamentuak dei egiten die eskualdeko
herritar guztiei boluntario gisa izena eman dezaten. Herritarrei 13an zein 20an,
ondoen datorkien egunean parte hartzeko aukera emango zaie.

 

Horretarako,
943 82 01 10 telefonora dei dezakete edo riodeba@debegesa.com helbidera idatzi. 18 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan
beharko dute.