I+G+b proiektuen internazionalizazioa, Ostiralak Debegesan

2013-01-21 Iruzkinik ez

Innobasque-Berrikuntzarako Euskal Agentziako ordezkariek I+G+b proiektuen internazionalizaziorako europar deialdien berri emango dute ostiralean, hilak 25, Debegesan.

Jardunaldiak ERA-NET programa azaltzeko balioko du. Egitasmo honek I+G proiektu transnazionaletarako deialdiak antolatu eta finantzatzen ditu. 

Jardunaldia Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarren, 9:00etatik 11:00etara. Izen-emata doakoa da.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.