Iker Iglesias argazkilari aretxabaletarraren irudiak ikusgai Debegesan

2012-02-27 Iruzkinik ez

Iker Iglesias argazkilari aretxabaletarraren irudiak ikusgai daude atzotik Debegesako harrera-aretoan, Eibarko Azitain Industrialdean, eta hilabetez egongo da bertan ikusgai.

 

“China” izenburupean, 11 argazkiz osatua dago erakusketa, bi ataletan banatua. Batetik, Xingjiang eskualdeko herritarren bizitza erakusten duten argazkiak ikus daitezke. Eskualde honetako biztanleek lurraldearen independentzia aldarrikatzen dute. Bestetik, Txinako zenbait txoko galduetako irudiak jaso dira. Erakusketak Txinako kontrasteak eta estetika erakustea du helburu.

 

Egunotan Debegesan ikusgai dagoen erakusketa, Gasteizera eta Madrilera eramango dute ondoren.

 

Baina ez da hau Iker Iglesias argazkilari gazteak burutzen duen lehen proiektua. Hain zuzen, bost urtetako ibilbidean, sari garrantzitsuak irabazi ditu eta 2009an Namibiari buruzko erakusketa ibiltaria egin zuen.

 

Herritarrek astelehenetik ostegunera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18.30era eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara ikus ahal izango dute erakusketa Debegesan. Halaber, ikusgai dauden irudiak erosteko aukera egongo da.