INDARTU 2019: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, langabezi tasa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko

2019-05-08 Iruzkinik ez

Onuradunak

Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik.


Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa
Laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10ekoak izango dira. Laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa-talde bakoitzeko.

Epea
2019ko irailaren 30ean amaituko da, 12:00etan.

  • Informazio gehiago HEMEN.