Industria arloko eskualdeko enpresen artean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurrien diagnosia burutu du Debegesak

2011-06-16 Iruzkinik ez

 

DEBEGESAk Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Lankidetza eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, DEBABARRENEKO
INDUSTRIA AROLOKO ENPRESETAN BIZITZA PERTSONALA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI
EGITEKO ABIAN DIREN NEURRIEN DIAGNOSTIKOA burutu du. Horretarako,
eskualdeko 54 enpresen erantzunak jaso ditu. 

Ikerketaren helburu
nagusia Debabarreneko eskualdeko enpresetan bizitza pertsonala, familia eta
lana bateragarri egiteko ezarrita edota ezartzeko aukerak dituzten neurriak
ezagutzea da, enpresa hauen benetako egoera ezagutu eta iradokizun eta ekintza
ildoak proposatu ahal izateko.

Azterketak
erakutsitakoaren arabera, enpresen erdiak baino gehiagok kontziliazioa neurri
positibotzat jotzen du bai enpresarentzat berarentzat zein langileentzat.

Enpresen
ustez, kontziliazioak hainbat abantaila dakar hala nola, langileen bizitza
kalitatearen hobekuntza, familiaren eta lan arduren arteko oreka eta laneko
giro hobea, eta langileen estresaren jaitsiera.

Ostiral
arratsaldeak libre (66%) eta laneko sarrera-irteera ordu malguak (50%) dira
gehien ezartzen diren neurriak.

Bestalde,
kontziliazioaren garrantziaz jabetu arren, soilik %10ak du jasorik kontziliazio
plan edo akordio bat enpresan.

Diagnosiaren
gainean eztabaida egiteko mahai-ingurua antolatu du Debegesak RADIO EIBAR
irratian biharko, ekainak 17, arratsaldeko 13:15ean. Bertan parte hartuko
dute  Maria
Silvestre EMAKUNDEko zuzendariak, Isabel Vaquero ADEGIko Pertsonen Kudeaketa
eta Lan Harremanen saileko teknikariak eta Francisco Febrer TEKNIKEReko
Pertsonen eta Antolakuntza saileko kideak.