Ingurumen-kudeaketa praktika onen Gida berria

2008-10-27 Iruzkinik ez

Iada Debegesako webgunean kontsulta daiteke eskualdeko enpresek Ingurumen-Kudeaketan dituzten praktika onen gida berria. Bertan, Ingurumen-kudeaketan ziurtagiriak (EMAS, ISO 14.001, Ekoskan) dituzten eskualdeko enpresek ingurumena alorrean egindako lorpenak biltzen dira. Gida www.debegesa.com-eko Garapen Iraunkorrerako ataldean ikus daiteke.

 

Gida berri honen helburu orokorra praktika eta jarduera hauek beste enpresei gerturatzea da, hauek ere norabide berean lan egitera anima daitezen.  Gida Kom-Ing proiektuaren baitan egin da. Oraingoz 4 gai hauetan biltzen dira jasotako jarduerak: ondakinak, CO2 emisioak, ura eta zarata.

 

Oraingoz eskualdeko 8 enpresak hartu dute parte proiektu honetan: Danobat, Ina Rodisa, ZM Lenförder TVA, Orbea, Mendaroko Ospitala eta Química Vasca. Idea, urtez urte, gida osatzen joatea da. Debegesak eskerrak eman nahi dizkie proiektuan parte hartu duten enpresa guztiei.