Ingurumenaren aldeko hitzarmena Debabarrenean: Debabarreneko enpresek 2030eko Agendaren eta Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko apustua egin dute
Asteklimarekin (Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea) batera, Debabarreneko udalek, Debegesaren eskutik, ekimen bat jarri dute abian, Debabarreneko industria-enpresen ingurumen-jardunbide egokiak balioesteko. Ekimen horretan, orain arte, eskualdeko hamahiru industria-enpresak hartu dute parte: ABC Compressors, Bronymec, Danobat, EPC, Gráficas Juaristi, Hervel, HRE Automation, Schaeffler Iberia, Naberan Sareak, ScrapAd, Ascensores Beltran, SITAB eta Grupo Unceta.
Enpresek beren jardunbide egokiak partekatu dituzte bideo eta laburpen-fitxen bidez eta horiek, hemen daude eskuragarri. Partekatzen diren ingurumen-jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriei eta industria-prozesuetako hondakinen balorizazioa.
Ekodiseinuaren kasuan, besteak beste, ekodiseinuaren ziurtagiriak, fabrikazio gehigarriaren edo serbitizazioaren esperientziak aurki ditzakegu. Energiari dagokionez: energiari buruzko ISO 50.001 ziurtagiriak, energia berriztagarrien instalazioak, argiztapena ordeztea, produktuak eta zerbitzuak garraiatzeko leku gutxiago behar izatea, txandakako konpresoreak etab. dira nabarmentzekoak. Era berean, aipagarria da Garapen Iraunkorreko Helburuen bitartez zabalduko diren 2030eko Agenda Estrategia duten enpresa asko daudela.
2139 tona CO2 saihestu dira
Enpresa guztien praktikak kontuan hartuta, CO2 emisioak 2139 tona murriztuko direla kalkulatzen da, hau da, urtean 2139 familiak isurtzen dutena. Edo beste modu batera esanda, saihestu diren CO2 emisio horiek guztiak xurgatzeko, 37,50 hektarea baso misto beharko lirateke.
Ekimena irekia da eta eskualdeko ahalik eta enpresa gehienek beren ekarpena egitea espero du Debegesak. Ekimen honi esker, Debabarreneko industria-sektorea sektore aurreratua eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin konprometitua dagoela erakustea da helburua. Jardunbide egokia partekatu nahi duten enpresak Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943 82 01 10 telefonora deituta.
Argazkian (ezkerretik eskuinera):
- Izaro Irusta (Debegesa)
- Borja Garate (Grupo Unceta)
- Esther Velasco (HRE Automation)
- Miren Egaña (Bronymec)
- Adrián Merino (ABC Compressors)
- Elisa Galán (ABC Compressors)
- Aitziber Kortazar (Debegesa)
- Guillermo Curiel (EPC)
- Iñaki Iribar (Danobat)
- Susana Velasco (Hervel Electroquímica)
- Ibon Robles (Schaeffler Iberia)
- Andoni Juaristi (Graficas Juaristi)
- Nekane Naberan (Naberan)