Ipuruak ABIAN hartuko du datorren astean, Debabarrenako V. Lanbide Heziketa Azoka
SD Eibar Fundazioak eta Debegesak lankidetza-hitzarmena sinatu dute ABIAN, Debabarrenako Lanbide Heziketako Azoka, klubeko instalazioetan egin ahal izateko.
ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin egiten dena, martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo da aurten Ipuruako parkingean. Azoka Debabarrenako zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute. Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.
Azokak bosgarren edizioa du aurten eta iragan urteetan bezala, honako ikastetxeek parte hartuko dute: Armeria Eskola, IMH Campus – Lanbide Heziketa, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Eibarko Oinarrizko LH eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LH.
ABIAN azokaren helburua Lanbide Heziketa sustatzea eta Debabarrenako kalitatezko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutaraztea da. Era berean, azokak lagundu nahi du inguruko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta gaitasun tekniko-teknologikoak dituzten pertsonak topatzea.