Iraupen luzeko langabetuen laneratzea bultzatzeko zerbitzua eskainiko du DEBEGESAk
Debegesa eskualdeko Garapen Agentziak, Lanbiderekin lankidetzan, iraupen luzeko langabetuei laneratzen laguntzeko programa zehatza jarri du martxan. Zerbitzu honen bitartez, parte-hartzaileek arreta integrala jasoko dute, hau da, enplegu bilaketa hasi aurreko informazioa, enplegua lortze aldera euren gaitasunak hobetzeko aukerak, lanpostu konkretuei buruzko aholkularitza, eta euren kontrataziorako enpresen bilaketa.
Jarraian 24 hilabete baino gehiago langabezia egoeran daramatzatenei dago bereziki zuzenduta programa. Lanbide arduratuko da proiektuan parte hartuko duten pertsonen zerrenda helarazteaz. Era berean, parte-hartzaileen %40 gutxienez emakumeak izatea bermatuko da.
Oarsoaldeak, Bidaso Activak, Uggasak, Urola Garaiko Garapen Agentziak, eta DEBEGESAk, Enpresen Aldi Baterako Batasun bat eratuta, kontratua sinatu dute Landerekin kolektibo honekin lan egiteko, parte-hartzaileek lanpostu bat lortzeko helburuarekin.