Irudi berria estreinatu du gaur Debegesak

2014-12-15 Iruzkinik ez

Debegesak irudi korporatibo berria estreinatu du gaur, irudi eguneratua eta erakargarria. Logotipo zaharra 2000. urtean sortu zen eta, 14 urteren ondoren, aldaketa baten beharra zuela iritzi diogu.

Marka berriak eskualdearekin, Debabarrenarekin, Debegesaren identifikazioa indartzea bilatzen du. Logoa “D” eta “B” hizkien fusioarekin dago osatua eta biek elkarrekin begi bat irudikatu nahi dute, “Debegesak begirada eskualdearen etorkizunean jarria duela” adierazi nahian.

Irudi korporatibo berria Elgoibarko Original enpresak sortu du.