Jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikasteko ikastaroa Debegesan
“Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea” izenburupeko ikastaroa eskainiko du datorren otsailaren 14tik aurrera Debegesak, enpresetako zuzendari, profesional eta, oro har, interesa duen edonori zuzenduta.
Ikastaroaren helburuak dira:
- Eraginkortasunez komunikatzea eta aurkeztea. Gure gaitasunak optimizatzea.
- Modu konstruktiboan eta positiboan egitea, harreman onak sustatzeko.
- Jendaurrean hitz egiteko segurtasuna eskuratzea.
- Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea, horien arabera, informatzeko, konbentzitzeko, eztabaidatzeko, inprobisatzeko.
- Laneko bileretan, ekimen eta proiektuen aurkezpenetan, hitzaldietan, eta abarrean interbentzioak hobetzea.
- Egoera zail edo korapilatsuenei modu egokian aurre egiteko estrategiak erabiltzea.
Manu Marañon irakasle eta coach-ak emango du ikastaroa (www.komunikarte.org).
Ikastaroak 20 orduko iraupena du eta Debegesaren egoitzan eskainiko da lau egunetan, otsailaren 14an, 21ean, 28an eta martxoaren 7an, 9:00etatik 14:00etara. Ikastaroaren prezioa 250 eurokoa da. Gazteleraz izango da.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian (“Ostiralak Debegesan” atalean), 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.