Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendari Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren “Lan Onari” goraipamena jaso du
Eusko Jaurlaritzak “Gernikako Arbolaren Gurutzea” eman dio Carlos
Garaikoetxeari, eta, halaber, “Lan Onari” eta “Lagun Onari”
goraipamenak eman ditu.
“Lan Onari” saria Pedro Anitua mediku eta ikertzaileak; Juan
Ángel Balbás, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendari nagusiak;
Ana Blanco kazetariak; Martín Fiz kirolariak; Juan Pablo Fusi historialariak
eta Milagros García Crespo ekonomialariak jaso dute.
Halaber, José Ignacio Sánchez Galán enpresaburuari “Lagun Onari”
goraipamena emango zaio.
Eusko Jaurlaritzaren kontseiluak erabakita “Gernikako Arbolaren
Gurutzea”, goraipamenik handiena, Carlos Garaikoetxea lehendakariari
ematea erabaki du.
Lehendakariak emango ditu dagozkion dominak,
datorren urriaren 25ean, Lehendakaritzan.