Kalitatea, ingurumena, giza baliabideak eta kudeaketa sistema integratuen arloetan prestakuntza plana jarriko du abian Debegesak

2012-02-27 Iruzkinik ez

Prestakuntza sakondu eta ezagutzaren espezializazioa eta eguneraketa sustatu asmoz, Debegesa garapen agentziak Armeria Eskolaren laguntza teknikoarekin prestakuntza Plan bat jarriko du abian Kalitatea, Ingurumena, Giza Baliabideak eta Kudeaketa Sistema Integratuen arloetan.

 

Hain zuzen, lau ikastaro eskainiko dira, 250 ordukoa ikastaro bakoitza, modalitate semipresentzialean. Presentziala den atala Eibarko Armeria Eskolan eskainiko da, baina online jarraitzeko aukera ere izango dute ikasleek. Ikastaro guztiek Prestakuntza Birtualaren Kalitatea dute (66181 Araua). Ikastaroak gaztelaniaz eskainiko dira.

 

Ikastaroak martxoan hasiko dira eta matrikula egiteko orduan aukeran egongo da ikastaro osorako matrikulatu edo moduluka egin. Ikastaroak hauexek dira:

 

  • UNIBERTSITATE ADITUA KUDEAKETA SISTEMA INTEGRATUETAN: Kalitatea, Ingurumena, Segurtasuna eta Lan Osasuna. 2012ko martxoaren 12an hasiko da.
  • UNIBERTSITATE ADITUA GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETAN ETA KALITATEAN. 2012ko martxoaren 12an hasiko da.
  • UNIBERTSITATE ADITUA KALITATEAN. 2012ko martxoaren 19an hasiko da.
  • UNIBERTSITATE ADITUA INGURUMENEAN. 2012ko martxoaren 26an hasiko da.

 

Ikasketen jarraipen kontrolen %75 gainditzen duten ikasleek probetxuzko ziurtagiria jasoko dute. Halaber, ekainaren 30an egingo den azterketa gainditzen duten ikasleek Unibertsitate Aditu Titulua jasoko dute.

 

Esan baita ere, lanean ari direnentzat diru-laguntza jasotzeko aukerak egon daitezkeela. 

 

Informazio gehiago nahi duten herritarrek 902 106 205 telefonora dei dezakete (Amaia Lizasoain).