Lan arriskuen prebentzioa ardatz duen jardunaldia Debegesan

2011-04-08 Iruzkinik ez

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, lan prebentzioa ardatz duen
jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, apirilak 15, “Prebentzioari
lotutako bonusa
” izenburupean.

Eskualdeko
enpresei zuzenduta, bertan 2011ko Bonus kanpaina jorratuko dute eta lan
ezbeharrak murrizteko eta prebenitzeko pizgarrien inguruan arituko dira. Mutua
Universal enpresako Alberto de Isusi teknikariak gidatuko du saioa.

‘Ostiralak Debegesan’
ekimenaren baitan, jardunaldia Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarko Azitain
Industrialdean, goizeko 09:30etatik 11:30etara, eta parte hartzea doakoa da.

Parte
hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean eman
dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.