Lan-eskaintza: Marketing eta Produktu turistikoaren garapenerako Teknikaria
ZEREGIN NAGUSIAK .-
Produktu turistikoen eskaintzaren garapena eta baliabideen hobekuntza
Produktu turistikoaren diseinua, definizioa eta abian jartzea
Marketing turistikoa eta sustapena
KONTRATATUKO DEN PROFILA.-
Titulazioa:
Goi-mailako titulazioa, bereziki arlo hauetan: Turismoa, Marketinga, Humanitateak, Komunikazioa.
Turismo arloko ikasketarik ez dutenei, prestakuntza osagarria eskatuko zaie arlo honetan (ikastaroak, masterra…) edota ikasketen espezialitatea Turismo arloan egin izana.
Hizkuntzak:
Euskara (EGA edo baliokidea), gaztelania eta ingelesa. Frantsesa baloratuko da.
Lan esperientzia:
Marketing turistikoaren alorrean 2 urteko esperientzia eskatuko da; edo 2 urteko esperientzia helmuga turistikoaren kudeaketan.
Teknologia berriak:
Office erabiltzaile maila altua (Excel, Access, PowerPoint, etc.)
Internet eta sare sozialak menperatzea.
Beste gaitasun batzuk:
- Antolaketarako gaitasun altua.
- Enpatia.
- Autonomia.
- Ardurak hartzeko gaitasuna.
Bidali CVa azaroaren 16a baino lehen eposta honetara: aitziber@debegesa.eus