Lan-orientazioa eta enplegu eta formazio zerbitzua Debegesan, Daitekeren eskutik
Daiteke Gizarte aholkularitzak abian du berriro ere bere zerbitzua Debegesa garapen agentziaren egoitzan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis).
Lanbideren zentro kolaboratzaile gisa, zerbitzu honen bitartez lan bitartekaritza (Lanbiden izena ematea, eguneraketak, DARDE, etab), formazioa, lan-eskaintzen kudeaketa eta orientazio indibidual zein taldekakoa eskainiko dira. Gainera, Daitekek bere lan poltsa propioa du Laneratze agentzia homologatu gisa.
Bulego ordutegia, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:00etara izango da eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
Harremanetan jartzeko eta aurrez hitzordua eskatzeko:
Kontaktua:
Telefonoa: 943 82 01 80
E-posta: olaia@daiteke.com