Lanbideren diru-laguntzei buruzko informazio-saioa Debegesan

2013-11-18 Iruzkinik ez

Lanbidek bi diru-laguntza deialdi egin ditu, batetik, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko, negozio-ideia jada definituta duten ekintzaileentzat; eta bestetik, ekintzaile potentzialei laguntza emateko, enpresa-ideia bat garatzeko denbora osoz lan egin dezaten. Diru kopurua 1.500 eurokoa izango da.

Debabarreneko eskualdean Debegesa arduratuko da diru-laguntza horiek emateaz, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den heinean, baita aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskaintzeaz.

Honela, ostegunean, hilak 21, 15:00etan, Debegesak informazio-saio bat egingo du diru-laguntzen gaineko zehaztasun guztiak emateko.

 

Noiz: Azaroak 21, osteguna

Ordua: 15:00etan

Tokia: DEBEGESA. Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar