“Latia Emon” proiektuari amaiera eman zaio Ingurumenaren Nazioarteko Egunean
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Unzaga Plazan ikusgai izan ziren Eibarko zenbait talde eta elkartek lata birziklatuekin sortutako horma-irudi koloretsuak. Horietako 20 bat 300 lataz osatuta egin ziren eta beste hiru, gutxi gorabehera, 600 latekin. Ekitaldia “Latia Emon” proiektuaren azkeneko jarduera izan zen. Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak eta Debegesak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, gauzatu dute “Latia Emon” proiektua. Helburua gizarte-bazterkerian dauden kolektiboen ahalduntzea sustatzeko eta iraunkortasunari buruz kontzientziatzeko ekintza komunitario eta parte-hartzailea abian jartzea izan da. Egunean bertan, horma-irudiak erakusteaz gain, pintxoen salmenta, zumba eta eraginkortasun energetikoari buruzko kontsultetarako postua ere izan ziren.
Ikusi jarraian egunak utzitako irudiak