LEAN metodologia azaltzeko jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’
Debegesak berriro ekingo dio aurten ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenari eta datorren ostiralean, hilak 17, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, jardunaldia eskainiko du “Dibertsifikatzeko tresnak: Lean metodologia” izenburupean. Saioaren helburua da Debabarreneko enpresei LEAN metodologia ezagutaraztea, dibertsifikazio proiektuak detektatzeko eta balioztatzeko metodologia bizkorra eta praktikoa.
Jardunaldiak bi hizlari izango ditu, Mondragon Unibertsitateko Jaione Ganzarain eta Nekane Errasti.
Jardunaldiak, halaber, MUk eta Debegesak elkarrekin sustaturiko proiektu pilotu batean parte hartzeko aukera emango die bertaratzen diren enpresei, LEAN STARTUP deritzona, doako trebakuntza/jarduera baten bitartez. Zehazki, ikaskuntza-prozesu batean parte hartzeko aukera eskainiko zaie enpresei, Dibertsifikazio Agenda bat ezartzeko helburua duena merkatu lider edota sektore estrategikoetan. Trebakuntza programa hau 6 saioz osatua dago, 4 ordukoak, eta datorren urtarrilaren 31an hasiko da. Informazio gehiago hemen.
Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, goizeko 9:00etatik 11:00etara. Izen-ematea doakoa da.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.