Lehen sorospen ikastaroa

2012-09-13 Iruzkinik ez

Istripu bat izan duten pertsonei laguntza eraginkorra eskaini ahal izateko oinarrizko ezagutzak jaso asmoz, Debegesak lehen sorospen jardunaldia hartuko du datorren asteartean, irailak 18.

 

Jardunaldiak 4 orduko iraupena izango du, 8:30etatik 12:30etara, eta edukia honakoa izango da: Sarrera / Jarraibidea. PAS / Pazientearen lehen ebaluazioa / Bihotz-biriketako bizkortzea. RCP / Airebideen buxadura. OVACE / Odoljarioak / Traumatismoak / erredurak / Besteako egoerak. Hizlaria J. Gisasola medikua izango da.


Jardunaldia langileei, izendatutako beharginei, prebentzio-baliabideei, buruzagitzari, prebentzio delegatuei eta enpresariei zuzenduta dago.

 

Plazak mugatuak dira eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea mezu elektronikoa  helbidera bidaliz. Bertan adierazi partaideen izen-abizenak, NAN zenbakia eta enpresaren izena.