Lurrazpiko sekretuak deskubritzeko gonbidapena Euskal Kostaldeko Geoparkean

2012-06-12 Iruzkinik ez

Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbat honetan, ekainak 16, abiatuko du Espeleologia irteera gidatu berria. Jarduera Deban kokaturik dagoen Aixa Kobazuloan burutuko da. Helburua Geoparkearen lurrazpiko mundu sekretua deskubritzea da.

 

Gida espezializatuen laguntzarekin, kobazuloan barrena bisitariek galeria luzeak zeharkatuko dituzte, ingurune misteriotsuak eta formazio harrigarriak bistaratuz. Aixako Koba Izarraitzko Mendigune Karstikoko kobazulorik zabal eta luzeenetakoa da.

 

Irteera hau burutzeko ez da prestakuntza berezirik eskatzen, monitoreak egongo dira une oro bisitariei beharrezko laguntza eta aholkuak ematen.

 

Irteera larunbaterako dago aurreikusita. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute hitzordua eta 3 ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

 

Informazio gehiago edota hurrengo datak kontsultatzeko, www.geoparkea.com atarira jo daiteke.