Makina-erremintaren eta industriaren etorkizuna Euskadin, jardunaldia Elgoibarren
Datorren azaroaren 7an IMHren auditorioan “ELGOIBAR 100 URTE – Makina-erremintaren eta industriaren etorkizuna Euskadin” jardunaldia egingo da, sektorearen erronkez hausnarketa egiteko. Jardunaldi honek emango die amaiera Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiei.
Parte hartzeko interesa dutenek, imh@imh.es helbidera idatzi edo 943 74 41 32 telefonora deitu dezakete (Eider Iriondo).
Hitzaldiaren ostean, gazteentzako ASMAOLA+ enpresa industrialen ideia lehiaketaren sariak banatuko dira.
Hemen duzu jardunaldiaren egitaraua.