Merkatari eta ostalariei zuzendutako formakuntza programa Mutrikun
Formakuntza programa honen helburua da Mutrikuko saltokien profesionaltasun maila handitzea, saltokiak lehiakorragoak izan daitezen. Horretarako, formakuntza espezifikoa jasoko dute eta hainbat arlo landuko dute, hala nola, kudeaketa ekonomikoa, merkataritza-politika, promozio egutegia, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea, etabar. Horrez gainera, ikastaroan parte hartzen duten negozioei azterketa bat egingo zaie, egoera ikusi eta hobetze aldera ekintza plan bat garatzeko. Parte-hartzaileek online tutoretza zerbitzua izango dute, hobekuntzak ezarri eta prozesu guztiaren jarraipena egiteko.
Formakuntza Emilio Abalos aholkulariak eskainiko du.
Badakit prezioak kalkulatzen? Badakit erosketa eta salmenta aurreikuspen bat egiten? Zer erosi eta zein preziotan? Badaukat bezeroaren arretarako gidarik? Esplotazio Kontua ezagutzen dut? Komunikazio bide berriak erabiltzen ditut? Dendaren irudia zaintzen dut? Hainbat galderari erantzun beharko diete negozioek benetan aurrera egin eta euren aktibitatean hobetzen joan ahal izateko.
Egutegia: irailaren 26tik 30era eta azaroaren 21etik 25era.
Salmenta puntuaren azterketa: irailaren 26tik 30era.
Tutoretza zerbitzua: 7 hilabetez.
Hizkuntza: Gaztelania
Izena emateko azken eguna: 2016ko uztailaren 29a.