MICE eta negozio turismoaren gida egin du DEBEGESAk
Eskualdeko enpresa nagusienetan jasotzen dituzten bisitarien gaineko datu bilketa egin ostean, Debegesa Garapen Agentziak, Debabarrena Turismoren bitartez, Debabarreneko MICE gida argitaratu du (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions).
Gida eskualdeko enpresen artean banatu da, eskualdeko turismo eskaintzari buruzko informazioarekin batera. Halaber, gida eskuragarri dago debabarrenaturismo.com eta bptd.eus webguneetan.
Debabarreneko eskualdea kokapen bikainean dago, eta hainbat leku ditu bilerak, konferentziak, batzarrak eta bestelako ekitaldiak egiteko. Horri esker, eskualdea MICE helmuga interesgarria da, enpresen eta bisitarien beharrizan guztietara ezin hobe egokitzen baita.
Aipatzekoa da Debabarreneko 2020ra bitarteko Turismo Plan Estrategikoak jasotzen duela ardatz gisa MICE eskaintza.