Nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa Debegesan

2014-06-02 Iruzkinik ez

Ostiralean, ekainak 6, ikastaroa eskainiko du Debegesak Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, Nazioarteko merkataritzaren eragiketa praktikoa” izenburupean. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta lurraldeko Garapen Agentziek lurraldeko enpresa txikien nazioartekotzea sustatzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez burutuko da ekimena.

Hitzarmenaren helburua da foru gobernuburuaren, Bazkundearen eta eskualdeko garapen agentzien ahaleginak koordinatzea, nazioartekotzeari zuzendutako baliabideak hobetzeko eta enpresa txikiei merkatu berrien bila kanpora ateratzen laguntzeko, horrela, sendotu eta mantendu egingo dira eta enplegua sortuko da.

Ikastaroa doakoa da eta helburua da enpresetako profesionalei nazioarteko eragiketetan kontuan hartu beharreko oinarrizko alderdiak eta hauen berezitasunak ezagutzera ematea. 

Ikastaro trinkoa izango da eta 7 orduko iraupena izango du, 8:30etik 15:30, bazkaria barne. Gipuzkoako Bazkundeko Nazioartekotasuneko Teknikariek eskainiko dute.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.