Nazioartekotzea eta Brasilen negozioak egiteko aukerei buruzko tailerra
Ostiralak Debegesan ekimeneko egitarauaren barruan eta IE Team enpresarekin partaidetzarekin, Debegesak jardunaldia eskainiko du ostiralean, martxoak 1, nazioartekotzea eta Brasilen negozioak egiteko aukerei buruzkoa.
Jardunaldia nazioarteko merkatuak kudeatzen dituzten edota kudeatu nahi dituzten enpresa-arduradunei dago zuzenduta. Debegesan burutuko da, 9:00etatik 13:00etara. Parte hartzea doakoa da.
Brasilgo merkatuak eskaintzen dituen negozio-aukerak aztertuko ditu tailer honek eta hizlari arituko dira Iñigo Ugarte, IE Team enpresako Zuzendaria, Fabia Silva, Brasilerako Nazioarteko Zuzendaria eta Aitor Michelena, Business Development Manager.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.