‘Ostiralak Debegesan’ ekimena abiatuko da berriz administratzaile eta zuzendarien erantzukizun zibilari buruzko jardunaldiarekin
Ostiralak Debegesan
ekimenak jarraipena izango du 2012an. Hala, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako
Elkarte Debegesak lehenengo jardunaldia antolatu du datorren asterako, otsailak
24rako, eskualdeko enpresa eta langileei zuzenduta.
Lehen saio
honetan administratzaile eta zuzendarien erantzukizun zibilaren aseguruaz
arituko dira, enpresa
munduan erabakiak hartzen ari diren pertsonen ondarea babesteko ezinbestekoa.
Euki aseguru-artekaritzaren eskutik, jardunaldia
goizeko 09:30etan hasiko da eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du. Hizlarien
artean egongo dira Carlos Peña eta Isabel Martin, Chubb aseguru-etxeko
kideak, eta Mikel Sarasua, Euki-ko
zuzendari komertziala.
Jardunaldian
parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete, doan, 943 82 01 10
telefonora deituz edo pymes@debegesa.com
helbidera idatziz. Halaber, jardunaldien egutegia www.debegesa.com webgunean kontsultatu
daiteke.
Saio hauek Valora programaren baitan kokatzen dira
eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua daude, Euskadiko 2007-2013
programa operatiboaren bitartez.