‘Ostiralak Debegesan’ ekimena abiatuko du berriro Debegesak ingurumen erantzukizunaren gaineko jardunaldiarekin

2011-01-18 Iruzkinik ez

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Debegesak, datorren urtarrilaren 28an jarriko
du berriro abian “Ostiralak Debegesan” ekimena, eskualdeko enpresei zuzenduta.

IHOBE
Ingurugiroa Kudeatzeko Sozietate Publikoarekin elkarlanean antolatu du
Debegesak lehen jardunaldi hau, eta “Badakizu zure enpresa ingurugiro-asegurua
izatera derrigortuta dagoen?” izenburupean, enpresek ingurugiroarekiko duten
erantzukizunaren gaiari helduko diote. Besteak beste, urriaren 23ko 26/2007
Legea aztertuko dute parte hartzaileek. Jardunaldia enpresetako ordezkariei,
ingurumen arduradunei eta kalitate arduradunei zuzenduta dago.

Jardunaldia
Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan burutuko da, goizeko
09:00etatik 11:00etara, eta parte hartzea doakoa izango da.

 

Bestalde,
“Ostiralak Debegesan” ekimenak jarraipena izango du otsailean. Hilaren 4an
“Datuen babesa enpresan” jardunaldia eskainiko da; hilaren 11n, “Enpresa txiki
eta ertainentzat laguntza neurriak” izeneko ikastaroa emango da; eta, azkenik,
otsailaren 18an “Gerente Eskolaren aurkezpena” izeneko jardunaldia egingo da. Ekimena
Valora programaren baitan kokatzen
da, Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadiko 2007-2013
programa operatiboaren bitartez.

Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.