Otsailean ere IKT-en erabileraren gaineko ikastaroa egiteko aukera dute Debabarreneko mikropyme eta autonomoek
Debegesa Garapen Agentziak, IKTen erabileraren garrantziaz jabetuta eta Debabarreneko enpresen lehiakortasun-posizioa hobetzen laguntzeko, teknologia berriei buruzko ikastaroa antolatu du eskualdeko enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta. Ikastaroa otsailaren 14an eta 21ean eskainiko da, Eibarko KZ Gunean.
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak bultzatu du egitasmoa, SPRIren Berrikuntza eta Teknologia arloaren bitartez, Debegesa Garapen Agentziarekin batera, eta honi esker eskualdeko autonomo eta 10 enplegatu baino gutxiagoko enpresek euren negozioetan 2.0 tresnak erabiltzen ikasiko dute.
Parte-hartzaileek IKTei buruzko aholkularitza jasoko dute doan eta lan-saioak lagungarri izango zaie euren negozioak interneten kokatzeko, bezeroak eta salmentak handitzeko, denbora aurrezteko, kostuak gutxitzeko eta euren negozioen kudeaketa hobetzeko.
Ikastaroa doakoa da eta Eibarko KZ Gunean eskainiko da (Bista Eder 10 – Portalea) bi egunez, urtarrilaren 14an eta 21ean, 14:00etatik 16:00etara.
Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 (Vanesa Hortas) telefono zenbakira deituz.