DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du IESErekin
Bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute enpresa zuzendaritzaren arloan Debabarreneko ekintzaileen eta enpresen formaziora bideratutako ekimenak sustatzeko eta difusioa egiteko.
Bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute enpresa zuzendaritzaren arloan Debabarreneko ekintzaileen eta enpresen formaziora bideratutako ekimenak sustatzeko eta difusioa egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuaren ekimenez, turismo sektoreko profesionalek bisita teknikoa egin zuten atzo Urola Kostako eta Debabarreneko eskualdeetara, bertako eskaintza turistikoa ezagutzeko.
Apirilaren 24tik maiatzaren 15era zabalduko da epea izena emateko. Herri mailako sariak eta eskualde mailako beste sari bat emango da.
Jardunaldia apirilaren 27an egingo da, ostirala, 12:00etatik 14:00etara. Aurrez izena eman behar da behatokia@debegesa.eus helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.
Datorren ostiralean, hilak 27, Debabarreneko enpresei zuzendutako jardunaldia hartuko du Debegesak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2018an eskainiko dituzten diru-laguntzen berri emateko.
8 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak Deban, Eibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen egin dira.
Debegesa Garapen Agentzian ekintzailetza arloko teknikari baten bila gabiltza. Zortzi hilabeteko lanaldi osoko kontratua izango du.
Hazilanen bosgarren edizioan izena emateko epea luzatu egin da apirilaren 20ra arte; interesa dutenek debegesa.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena.
Debegesa garapen agentziak gogorarazi nahi du etxea edo eraikina birgaitzeko lanak egin nahi dituzten herritarrei (partikularrak zein bizilagunen komunitateak) doako zerbitzua eskaintzen diela diru-laguntzen gaineko informazioa eta laguntza emanez.
20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei. Aurreko lau edizioetan 54 lagunek parte hartu dute (30 emakumezko eta 20 gizonezko) eta horietatik 34 lanean ari dira gaur egun.
Izen-ematea arrakastatsua izan da; Deban, Eibarren eta Mutrikun plaza guztiak agortu dira dagoeneko. Mendaron eta Soraluzen, izen-ematea zabalik dago oraindik.
Mutrikun hitzordua asteazkenean izango da, hilak 14, Astigarribiako elizan. Deban, berriz, hurrengo egunean egingo da batzar irekia, martxoak 15, Agirre Jauregian. Bi bilerak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.