Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera, igandean
Dolmenen Ibilbidea ezagutzera emateko bisita gidatua eskainiko da igandean, irailak 10. Euskaraz izango da eta doan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Dolmenen Ibilbidea ezagutzera emateko bisita gidatua eskainiko da igandean, irailak 10. Euskaraz izango da eta doan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Udako oporrak direla eta, Debegesako bulegoak itxita egongo dira abuztuan. Halaber, gure Facebook (facebook.com/Debegesa) eta Twitter (@debegesa) kontuak ere ez dira aktibo egongo. Irailaren 1ean itzuliko gara. Ondo pasa!
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekimenez, sari hauen helburua da, batetik, turismo arloko euskal enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna zein Euskadiren proiekzio turistikoari egiten dioten ekarpena aitortzea, eta bestetik, enpresa-ibilbide eta profesionalagatik turismoaren garapenean lagundu duten pertsonak ere errekonozitzea.
Dolmenen Ibilbidearen paisaia eta balio arkeologikoa ezagutzera emateko bisita gidatua egingo da igandean, goizeko 10:00etan Karakateko aparkalekutik abiatuta. Bisita euskaraz egingo da.
Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen du urtero Gure Balioak Saria; Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 16an amaituko da.
Global Training bekak unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta daude.
Uztailean, gure ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
10 tailer egingo dira guztira Debabarreneko herri ezberdinetan; egitasmoaren helburua da haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea. Izen-ematea zabalik dago www.gazterobotika.eus webgunean.
Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 16an amaituko da.
Eskualde horiek haien energia-planak prestatu dituzte, Aldundiaren babesarekin.
Debabarreneko Plan Estrategiko berria aurreko Turismo Plana eguneratzera dator (2008-2012); Debegesaren ekimenez landu da, eskualdeko sektore turistikoarekin batera, eta “azken urteotan turismoaren arloan eman diren aldaketa nabarmenak kontuan izanda, turismo-helmuga lehiakor eta iraunkor bat lortzeko bidean pauso bat aurrera egitea” du xede.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko Tokiko Garapen Agentzia guztiek ekonomiaren sustapenerako gobernantza eredu berri bat garatzeko hitzarmena sinatu dute. Lehen aldiz sinatu den lankidetza hitzarmen hau 2021. urtera arte egongo da indarrean.