Albisteak

Albisteak

Aitziber Cortazar, Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna, Goiena Telebistan elkarrizketatu dute

2017-06-01

Goiena Telebistako “Hemen Debagoiena” saioan elkarrizketatu dute Aitziber Cortazar, Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna. Txomin Madina aurkezlearen galderei erantzunez, Dolmenen Ibilbidearen nondik norakoak azaldu ditu.

Gehiago irakurri
Albisteak

Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin dute gaur bisita negozio turismoarekin lotutako zerbitzu eskaintza gertutik ezagutze aldera

2017-05-30

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren-Basquetourren eta Debegesa garapen agentziaren ekimenez, gaur, hilak 30, hainbat agentzia eta touroperatzailek Debabarrenera egin dute bisita bertako MICE edo negozio turismo eskaintza gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri
Albisteak

Dolmenen Ibilbidearen paisaia eta balio arkeologikoa ezagutzera emateko bisita gidatuak egingo dira ekainetik aurrera

2017-05-25

Bederatzi bisita izango dira guztira, doakoak, ekainaren 11tan hasi eta urriaren 8ra bitarte.

Gehiago irakurri
Albisteak

Eskolako Agenda 21eko udalbatzar bereziak Debabarrenean

2017-05-19

2016-17 ikasturtean Biodibertsitatea eta Geoaniztasuna landu dute Debabarreneko ikasleek Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziaren koordinaziopean.

Gehiago irakurri
Albisteak

Astelehenean, hilak 22, amaituko da Euroeskualdeko Sorkuntzarako Mugikortasun Programaren hirugarren deialdian eskaera egiteko epea

2017-05-18

Deialdia Debabarreneko 40 urtez azpiko sortzaileei zuzenduta dago eta hautatutako lagunek Bordelen 3 eguneko elkartruke programa batean parte hartuko dute, beste profesional batzuk ezagutu eta esperientziak elkarbanatzeko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesa, Oarsoaldea eta Goieki garapen agentziek enpresen mapa berria osatu dute GIS teknologia erabiliz

2017-05-05

Eskualde hauetan kokatuta dauden enpresen gaineko informazioa modu errazean lortzeko tresna geografiko interaktiboa da.

Gehiago irakurri
Albisteak

Hazilan programa martxan da hirugarrenez Debabarrenean, 16 partaiderekin

2017-04-27

Aurreko bi deialdietan parte hartu duten 26 lagunetatik 20 lanean daude gaur egun; bestela esanda, partaideen %77k lortu du lana.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia jaso du Carmelo Urdangarin debarrak

2017-04-24

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Carmelo Urdangarin debarrari, “Oficios Tradicionales” bildumaren 14. alea argitaratu duenean. 2013an, Gure Balioak Saria eskuratu zuen Urdangarinek.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

2017-04-10

Datorren apirilaren 28an, Debabarreneko enpresei zuzendutako doako jardunaldia hartuko du DEBEGESAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2017an eskainiko dituzten diru-laguntzen berri emateko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana

2017-04-10

Debako eta Mutrikuko Udalek eta Debegesak bilera irekia deitu dute datorren apirilaren 25erako Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana lantzeko. Bilera, Debako Agirre Jauregian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta bi herrietako herritarrei zabalik dago.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko liburuxka turistiko berria argitaratu du DEBEGESAk

2017-04-05

Helburua da turismoari dagokionean eskualdearen promozioa sustatzea, diseinu eta irudi berritzaile bat erabiliz.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gaitasun komertzialak garatzeko ikastaroa abian da, Eibarko Udalak eta DEBEGESAk antolatuta

2017-04-04

Helburua da salmenta-prozesuak kudeatzen ikastea, baita enplegua bilatzeko gaitasuna garatzea ere.