Albisteak

Gehiago irakurri
Albisteak

Eguberri eta urte berri on!

2016-12-23

Gabonetako oporrak direla eta, abenduaren 26tik urtarrilaren 1era DEBEGESA itxita egongo da. Urtarrilaren 2an itzuliko gara. Eguberri on eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu!

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko 5 enpresa turistikok energia auditoretza doan egiteko aukera izan dute DEBEGESAren bitartez

2016-12-21

Belaustegi eta Calbeton jatetxeek, Itxaspe Kanpingak eta Goikola eta Erlete Goikoa nekazalturismoek doako energia ikuskaritza egiteko aukera izan dute, kostuak aurrezteko helburuarekin.

Gehiago irakurri
Albisteak

DEBEGESAk eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute, Debabarreneko ekintzaileei finantziazioa errazteko

2016-12-13

Debegesako zuzendari nagusiak, Juan Angel Balbasek, eta Laboral Kutxako arduradunak, Juan Maria Osterizek, sinatu dute lankidetza hitzarmena, eskualdeko ekintzaileei enpresa-proiektu berriak martxan jartzen laguntzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri
Albisteak

DEBEGESAk Mogel auzoaren birgaitze integralerako proiektuaren 2. fasea aurkeztu du Oslon

2016-11-27

Energia eraginkortasuna xede duen ZenN – Nearly Zero Energy Neighborhoods deritzon Europako proiektuaren baitan, DEBEGESAko Hirigintza eta Birgaitze Saileko arduradun Esther Zarrabeitia…

Gehiago irakurri
Albisteak

Mutrikun enplegua sor­tzeko eta ekin­tzailetasuna bul­tza­tzeko lagun­tzak emateko programa

2016-11-25

Mutrikun lanpostu berriak sor­tzea eta emakumeak zein lan-merkatuan sar­tzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak lan-munduan sar­tzea susta­tzea du helburu.

Gehiago irakurri
Albisteak

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hirugarren eta azken asteburua Debabarrenean

2016-11-24

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduek menu eta pintxo landuak eskainiko dituzte igandera arte, hilak 27, prezio erakargarrian.

Gehiago irakurri
Albisteak

Elikaduraren industriako Gipuzkoako enpresentzako jardunaldia

2016-11-23

Gipuzkoako garapen agentziek, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Beterri-Buruntza, Urola Kostako Udal Elkartea eta Debegesak, jardunaldia antolatu dute elikaduraren industriako enpresei zuzenduta. Jardunaldia abenduaren 1ean egingo da, 9:30etik 12:00etara, Tolosako Lehiberri Zentroan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Etorkizuna Eraikiz egitasmoa aurkeztu du Debabarrenean

2016-11-22

‘Etorkizuna eraikiz’ proiektua esperientzia pilotuak abian jartzen ari da, arrakasta dutenak politika errealean txertatzeko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Langabezia egoeran dauden 35 eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasuna sustatzeko bi programa abiatuko dira Eibarren

2016-11-15

35 lagunek parte hartuko dute guztira eta horietatik %50 lanean jartzea da helburua. Eskaerak Pegoran aurkeztu behar dira azaroaren 16tik abenduaren 9ra bitartean.

Gehiago irakurri
Albisteak

Tripontziak, azaroaren 11tik 27ra Debabarrenean

2016-11-07

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduek menu eta pintxo landuak eskainiko dituzte prezio berezian. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak.

Albisteak

Lan-eskaintza: Marketing eta Produktu turistikoaren garapenerako Teknikaria

2016-11-02

Debegesak, Turismo sailerako, Marketing eta Produktu turistikoaren garapenerako Teknikaria kontratatu nahi du.

Albisteak

Nerea del Campo Aguirrek jaso du Gure Balioak Saria, Soraluzen

2016-10-28

Nerea del Campo Aguirrek atzo jaso zuen Gure Balioak Saria, bere jardun eta konpromiso sozialagatik, Debegesa garapen agentziak eta Soraluzeko Udalak elkarlanean antolatutako ekitaldian, DanobatGroup enpresaren laguntzarekin. Ekitaldian Emakundeko teknikari eta Gizonduz ekimenaren koordinatzaile den Ander Bergarak “= + da” hitzaldia eskaini zuen.