Albisteak

Gehiago irakurri
Albisteak

Alemaniako merkatuak eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko jardunaldia ostiralean Debegesan

2014-07-03

Debegesak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik. Jardunaldia uztailaren 11an egingo da Debegesak Eibarren duen egoitzan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak urriaren 15era arte luzatu du ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea

2014-07-01

Debegesak 120.000 euro bideratuko ditu enpresa berrien sorrera sustatzera, Gipuzkoako Foru Aldunditik lortutako laguntza bati esker. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urriaren 15era arte dago zabalik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Deba ibaia garbitu dute hainbat herritarrek

2014-07-01

Larunbatean ibaiaren garbiketa egin zen Deban, laugarren urtez. Lanak amaituta, antolatzaile eta boluntarioak pozik agertu ziren, inoiz baino hondakin gutxiago bildu baita aurten. Horrek erakusten du aurreko urteetan egindako lanak izan duela eragina eta herritarren kontzientziazioa gehituz doala.

Gehiago irakurri
Albisteak

Laugarren urtez, Deba ibaiaren garbiketa egingo da larunbatean

2014-06-23

Hitzordua Deban izango da, goizeko 11:00etan. Boluntario gisa parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman behar dute izena, osteguna baino lehen.

Albisteak

Debegesak Debabarreneko industria arloko enpresen errealitatea gerturatzeko ikus-entzunezkoa egin du, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta

2014-06-18

Debabarreneko ikasleriari eta, oro har, hezkuntza komunitateari industria arloko enpresen errealitatea gerturatzea du helburu ikus-entzunezkoak eta eskualdeko hainbat enpresetako langileen testigantzekin osatu du lana.

Gehiago irakurri
Albisteak

“Txokolatea deskubrituz” eta “TexMex saioa” tailerrak ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren

2014-06-17

Ostegunean “Txokolatea deskubrituz” esperinetzia egingo da, Mendaroko Txokolatea lantegira bisita eta, ondoren, txokolate tailerra. Ostiralean, berriz, Elgoibarko Belaustegi jatetxean ‘Tex mex’ saioa izango da. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Debegesara deituz (943 82 01 10).

Gehiago irakurri
Albisteak

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da

2014-06-05

Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna aitortzea eta saritzea du helburu sariak. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa Debegesan

2014-06-02

Ostiralean, hilak 6, 8:30etik 15:30era, nazioartekotzeari buruzko ikastaro trinkoa eskainiko du Debegesak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta lurraldeko Garapen Agentziek lurraldeko enpresa txikien nazioartekotzea sustatzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez burutuko da ekimena.

Gehiago irakurri
Albisteak

Ekintzailetza sustatzeko tailerra egingo da ekainean Soraluzen

2014-05-30

Soraluzeko Udalak eta Debegesa garapen agentziak elkarlanean antolatuta, datorren ekainaren 9an emango zaio hasiera ekintzailetasuna lantzeko ikastaroari, enpresa edo negozio propioa abian jarri nahi duten herritarrei zuzenduta. Dohainik izango da eta izena emateko epea zabalik dago. Plaza mugatuak daude.

Gehiago irakurri
Albisteak

Kostu baxuko 3D inpresioari buruzko jardunaldia

2014-05-30

Datorren asteazkenean, ekainak 4, kostu baxuko 3D inpresioari buruzko jardunaldia eskainiko du Debegesak Debabarreneko enpresei zuzenduta.

Gehiago irakurri
Albisteak

Eusko Jaurlaritzak eta Debegesak ‘Euskadi Gastronomika’ ekimena aurkeztu dute Debabarrenean

2014-05-29

Eibarko Arrate Kultur Elkartearen Topaleku Aretoan izan da gaur aurkezpena. Aurkezpenean izan dira Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga, Debegesako zuzendari Juan Angel Balbas eta Debabarreneko klubeko ordezkari Oscar Treviño.

Gehiago irakurri
Albisteak

E-commerce edo interneteko dendari etekina nola atera azaltzeko jardunaldia Debegesan

2014-05-19

Datorren maiatzaren 29an “Zure e-commerce dendari etekin handiena ateratzeko modua” jardunaldia eskainiko du Debegesak, Miramon Enpresa Digitalaren laguntzarekin. Bi orduko iraupena izango du saioak, 14:00etatik 16:00etara. Parte-hartzea doako da.