Daiteke gizarte aholkularitzak enplegu bila dabiltzanentzat doako tailerrak antolatu ditu
Daiteke gizarte aholkularitzak doako tailerrak eskainiko ditu lan bila dabiltzanei zuzenduta. Tailerrak Eibarren egingo dira apirilean, maiatzean eta ekainean.
Daiteke gizarte aholkularitzak doako tailerrak eskainiko ditu lan bila dabiltzanei zuzenduta. Tailerrak Eibarren egingo dira apirilean, maiatzean eta ekainean.
Gipuzkoako Enpresaren Sarien banaketa ekitaldia pasa den ostiralean egin zen, martxoak 21, Gipuzkoako Bazkundean.
Autobus zerbitzua hobetzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako prozesu parte-hartzailearen baitan, Debabarrenean 7 bilera egingo dira datozen asteetan, herritarren ekarpenak eta iritzia jasotzeko.
Ostiralean, martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, egun honen bueltan, Eibarko Udalak, Debemen elkarteak eta Debegesak hainbat ekimen burutu dituzte asteburuan zehar, zuhaitz eta basoen garrantziaz eta ingurumena zaindu beharraz kontzientzia hartzeko.
Elgoibarko Udalak eta Debegesa garapenerako elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimena eta enpresa edo negozio propioa abian jarri nahi duten herritarrei dago zuzenduta.
Elgoibarko Udalak eta Debegesa garapenerako elkarteak elkarlanean antolatuta, datorren astelehenean, martxoak 10, emango zaio hasiera tailerrari, ‘Elgoibar Ekinean’ izenarekin, enpresa edo negozio propioa abian jarri nahi duten herritarrei zuzenduta.
Lanbide Heziketaren sustapenerako ekimenen baitan, Debabarreneko LH Mahaiak Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu datozen hilabeteetarako, modu koordinatuan, Debabarreneko LH ikastetxeen eskaintza ezagutzera emateko.
Debabarreneko Lanbide Heziketako zentro guztiek, Debegesa garapenerako elkartearekin batera, LH sustatzeko elkarlanean dihardute Debabarreneko Lanbide Heziketa Mahaiaren bitartez
Egitasmo honen helburu nagusia Debabarreneko eskualdean enpresen desagertzea ekiditea da, ekonomikoak ez diren arrazoiengatik, erretiroa esaterako, eta aldi berean, ekintzaileei bideragarriak diren proiektuak eskura jartzea, arrakastarako aukerak handituz.
Diru-laguntzak aktibitateak martxan jarri ahal izateko egingo diren inbertsioak laguntzera bideratuko dira, inbertsioaren %75a arte. Baldintzak laster argitaratuko ditu Debegesak.
2013an Debegesa Garapen Agentziak ekintzailetzari buruzko 160 kontsulta jaso zituen eta 21 enpresa berri abian jartzen lagundu zuen. Horietatik 4 enpresa industria arlokoak dira –metalaren sektoreko enpresa 1 eta industria sektore berriei lotutako 3 enpresa-, Enplegu Planaren ondorioz sortuak.
Badira 11 urte gure eskualdeko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen ari direla, gaztetxoen artean iraunkortasuna, lankidetza eta partaidetzaren balioak lantzeko asmoarekin….