LEAN metodologia azaltzeko jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, datorren ostiralean, urtarrilak 17, Lean metodologia azaltzeko jardunaldia eskainiko du Debegesak, eskualdeko enpresei zuzenduta.
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, datorren ostiralean, urtarrilak 17, Lean metodologia azaltzeko jardunaldia eskainiko du Debegesak, eskualdeko enpresei zuzenduta.
DEBEGESA osatzen dugun kide guztion izenean, eguberri on eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu!
Debegesak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, eztabaida irekia antolatu du datorren ostegunerako, hilak 19, Portalean (Eibar), ekintzailetza arloan diharduten agente guztiei zuzenduta, Ekintzaileen Legea aztertu eta ezagutzera eman asmoz.
Eibarko Udalaren eta Debegesa Garapen Agentziaren arteko elkarlanari esker, datorren abenduaren 2an emango zaio hasiera tailerrari eta abenduaren 18ra arte luzatuko da. Izena emateko epea zabalik dago.
Ostegunean, hilak 21, 15:00etan, Debegesak Lanbideren diru-laguntzen gaineko saio informatiboa egingo du.
Tailerra datorren asteazkenean egingo da, azaroaren 20an, Debabarreneko ekintzaileei edota frankizian ekiteko asmoa dutenei zuzenduta, Gonzalo Linage Inverpoint Consulting enpresako bazkide kontsultariaren eskutik.
Debegesak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, 1.500 euroko diru-laguntzak jarri ditu abian negozio-ideia bat dutenei edota euren enpresa propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta.
Debegesa Garapen Agentzia, Ihobe-rekin elkarlanean, Ordenantza bat idazteko lanean ari da, Debabarrenean eraikin edota etxebizitzen birgaitze lanetan jasangarritasuna sustatzeko helburuarekin.
Debegesa Garapen Agentziak, ‘IE Team Consultores’ enpresarekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du ostiralerako, maiatzak 17, Suedian negozioak egiteko aukeren gainean. Parte hartzea doakoa da.
Interesa dutenek Lanbideren bitartez eman behar dute izena, maiatzaren 13a baino lehen.
Enpresa Digitalaren eskutik, maiatzaren 9an eta 10ean ikastaroa eskainiko du Debegesak “Gizarte-sareetan lortzen den inpaktua neurtzeko sistema profesionalak” izenburupean. Iker Merchan teknologia berrietan adituak eskainiko du ikastaroa eta izena ematerakoan 30 euro ordaindu behar dira.
Debegesa garapen agentziak webgune berria sortu du interneten, www.berrekin.com, euren negozioa errentan utzi edo saldu nahi duten pertsonak enpresa-proiektu bat abiatu nahi duten ekintzaileekin harremanetan jartzeko helburuarekin. Ekimenak enpresen jarraipena bilatzen du, eta gaitasun ekintzailea duten pertsonei laguntzea.