#Abian azokako zozketak badu irabazlea
Eibarko Ignacio Zuloaga Institutuko ikasle Luisa Castro suertatu da garaile eta tablet bat jaso du opari! Zorionak!
Eibarko Ignacio Zuloaga Institutuko ikasle Luisa Castro suertatu da garaile eta tablet bat jaso du opari! Zorionak!
Atzo eta gaur, apirilak 23 eta 24, ari da burutzen Tecnaliaren egoitzan, Zamudion, “ZenN” programa europarrari hasiera emateko bilera. Ekimen honen barruan dago Mogel auzoa birgaitzeko proiektua, etxebizitza-eraikin hauen eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko helburua duena.
‘Ostiralak Debegesan” ekimenaren baitan, datorren ostiralean, apirilak 26, kalitatearen gaineko jardunaldia eskainiko du Debegesak. Izen-ematea doakoa da.
Debegesa Garapen Agentziak, SPRIren Bitarteko Eragile den heinean, eskualdeko enpresei ‘+Innova Txekea’ programari buruzko informazioa eskaintzeaz eta eskaerak bideratzeaz arduratuko da. Eskaerak egiteko epea zabalik dago 2013ko ekainaren 7ra bitartean.
Plan honek kontratazioak eta prestakuntza ikastaroak jasotzen ditu, langabeei zuzenduta; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten lagunek lehentasuna izango dute.
Datorren asteburuko bisita gidatuen artean, bi esperientzia haurrei zuzenduta daude bereziki: “Flyscha haurrentzat” eta “Artzain Txikiak”.
Geoparkeak aurtengo bisita gidatuen programa berria aurkeztu du gaur, bertako zein kanpotik etorritako bisitariei esperientzia eta bisita gidatu eskaintza zabal eta askotarikoa eskainiz.
Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, alegia.
Turismo sektorean diharduten Debabarreneko 41 enpresek jaso dute BECen, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren eskutik, kalitatearekin duten konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
Ostiralean, hilak 22, Txileko negozio aukerak hizpide dituen jardunaldia eskainiko du Debegesak. Debabarreneko ETEei zuzenduta dago jardunaldia eta hizlari arituko dira Garena Asesoramiento y Formación enpresako Zuzendari Mikel Ecenarro eta Garenako Delegatu iraunkor Txilen Iñigo Unanue. Izen-ematea doakoa da.
Jardunaldia ostiralean, martxoak 15, eskainiko da, 9:00etatik 11:00etara.
ABIAN, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka, martxoaren 14, 15 eta 16an egingo da Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.