Elgoibarko Udalak eta Debegesak Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sari bana jaso dute
Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatzeko ekitaldia atzo egin zen Donostiako Kursaal Jauregian, Euskadiko udalerrientzako Tokiko Agenda 21en IX. Jardunaldiaren baitan. Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana eskuratu dute, Aldaketa Klimatikoa eta Biodibertsitatea kategorietan.