Oporrak
Abuztuan oporrak hartuko ditugu eta Debegesako bulegoa itxita egongo da. Irailaren 3tik aurrera izango gara berriro lanean. Ondo pasa!
Abuztuan oporrak hartuko ditugu eta Debegesako bulegoa itxita egongo da. Irailaren 3tik aurrera izango gara berriro lanean. Ondo pasa!
Udan bisitari kopuruak gora egin ohi duela eta, Debegesa Garapen Agentziak eta Debanatura elkarteak elkarrekin abian jarritako “Arbasoen Deia” izeneko egitasmoaren baitan, bi bisita gidatu berezi eskainiko dira abuztuan, prezio murriztuan.
Debabarrena eskualdeak erreminta berri honi esker bere eskaintza turistiko aipagarriena erakutsi nahi du eta Natur Turismo alorrean posizionatu.
Valles Occidental tradizioz enplegu eta ekonomia sustapen arloan eskualde aktiboa da. Bisita honek Euskal Herriko Garapen Agentzien kudeaketa eta antolamendu eredua sakonago…
Gure Balioak Sariak Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu. Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarte Debegesa da Sariaren sustatzaile eta babeslea. Aurten 3. edizioa du.
Debegesa garapen agentziak, Bic Berrilan eta Tekniker enpresak elkarrekin antolatuta, jardunaldia burutuko da datorren asteartean, hilak 17, Debegesak Eibarren duen egoitzan “Dibertsifikazioa eta barnekinztailetasuna enpresan” izenburupean.
Eibarko Mogel auzoa birgaitzeko proiektua Eibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute elkarrekin.
Hitzordua goizeko 10:00etan da, Mendaroko tren geltokitik abiatuta.
Debegesa garapen agentziak, CIN Advanced Systems enpresarekin elkarlanean, Debabarreneko enpresei zuzenduta jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, uztailak 13, arazoen kudeaketa eraginkorra eta konponketa gaitzat. Parte hartzea doakoa da.
Batetik, Geoparkeen Foroa burutu da, estatuko zazpi Geoparkeen parte hartzearekin. Bestetik, ‘Geoempleo’ izeneko proiektuan parte-hartzen ari diren Tokiko Ekintza Taldeen eta Geoparkeen arteko batzarra egin da Deban.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen dituen bisita gidatuen eskaintza nabarmen handituko da uztaila eta abuztuan. Honela, asteburuetan ez ezik, astean zehar ere hamaika proposamen aurkituko ditu bisitariak lurraldea ezagutu eta bertako ondare natural eta geologiko baliotsuaz gozatzeko.
Atzo, igandea, ospatu zen laugarren urtez Debabarreneko BTT Martxa Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean, Debabarrena BTT Zentroak harrera puntua duen tokian. Euriak eta lokatzak are gogorragoa egin zuten ibilbidea. Halere, eguraldiari aurre eginez, 220 lagun elkartu ziren eta aparteko egunaz gozatu ahal izan zuten.