Gure Balioak 2012 Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Debegesak
Gure Balioak Sariak 3. edizioa du aurten. Sari honek Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu.
Gure Balioak Sariak 3. edizioa du aurten. Sari honek Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu.
Informazio gehiago www.geoparkea.com webgunean edota Deba, Mutriku eta Zumaia Turismo Bulegoetan.
Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du Kataluniako Turismoaren Nazioarteko Azokan (SITC). Apirilaren 20tik 22ra egingo da estatu mailan erreferente bilakatu den azoka.
Euskadi+Innovaren eskutik, Interneten gaineko jardunaldia eskainiko du Debegesak datorren apirilaren 27an. Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete www.debegesa.com atarian.
Herritarrengana hurbildu eta parte-hartzea sustatze aldera, Debegesak Facebook (www.facebook.com/Debegesa) eta Twitter (@debegesa) sare sozialetan komunikazio bide berriak zabaldu ditu.
Eskolako Agenda 21 programaren baitan eta Gure Balioak ekimenari loturik, “AMESTU ZURE HERRIA” lehiaketa abiatu du Debegesa garapen agentziak, Debabarreneko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta. Apirilaren 30era arte dute epea euren horma-irudi eta bideoak bidaltzeko.
Ermuak, Eibarrek eta Elgoibarrek 20 minuturo izango dute Mendaroko Ospitalera autobusa, eta orduro Ondarroara. Eibar eta Elgeta arteko zerbitzua ere nabarmen hobetuko da.
Apirilaren 20an eskainiko da jardunaldia, goizeko 9:00etatik aurrera.
Debegesako Garapen Jasangarrirako Saileko teknikarien gidaritzapean, Eskolako Agenda 21 programaren baitan mugikortasunaren gaia lantzen ari dira aurtengo ikasturtean eskualdeko ikastetxeetan. Hala, Soraluze, Elgoibar, Ermua eta Eibarko ikastetxeetako ikasleak udal teknikariekin bildu dira egunotan, mugikortasunarekin loturik euren herrietan egiten ari diren proiektuen berri zuzenean jaso asmoz.
Bulegoa partekatzeko aukera eskainiko die Debegesa garapen agentziak eskualdeko ekintzaile, profesional eta autonomoei, kostuak murriztu eta profesionalen arteko harremanak sustatu asmoz.
Ikastaroa sortu berri diren enpresei edota Debabarreneko eskualdean jarduera berri berri bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzenduta dago.
Asteburu honetan zein datorren Aste Santuan, bisita gidatuen egutegiak proposamen ugari dakar Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko.