Albisteak

Gehiago irakurri
Albisteak

Eibar, Ermua eta Soraluzen ere herritar ugarik hartu dute parte ibaia garbitzeko lanetan

2011-11-21

Aurreko igandean, hilak 13, Deba, Mendaro eta Elgoibarren burutu ziren ibaia garbitzeko saioak; atzo, berriz, 60 boluntario aritu ziren Deba eta Ego ibaiertzetan pilatutako hondakinak jasotzen.

Gehiago irakurri
Albisteak

Sektore turistikoari lotutako 80 profesional batu ziren atzo Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldietan

2011-11-18

Debegesak antolatuta, Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldiak egin ziren atzo Debako Aisia Kresala Hotelean. Sektore turistikoari lotutako 80 profesional batu ziren bertan. Jardunaldiak 09:30etan hasi eta 18:00etan amaitu ziren herriko Santa Maria elizara egin zuten bisita gidatu bereziarekin.

Albisteak

Balioak eta lehiakortasunari buruz IMHk antolatu duen jardunaldian parte hartuko du Debegesak ‘Gure Balioak’ proiektuarekin

2011-11-17

Jarunaldia datorren azaroaren 23an egingo da eta bertan Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari gerenteak hitzaldia eskainiko du Gure Balioak proiektuaren gainean.

Gehiago irakurri
Albisteak

60 boluntariok hartu zuten atzo parte ibaiaren garbiketan Deban, Mendaron eta Elgoibarren

2011-11-14

Hondakinez beteriko 150 poltsa atera dituzte, batez ere, plastikozko botilak eta bilgarriak

Albisteak

Praktika onen doako programa abiatu du Debegesak Debabarreneko turismo sektoreari zuzenduta

2011-11-11

Basquetour eta Euskalit-ek guztiz finantzatua, Debegesak talde berri bat abiatu du Debabarreneko turismo alorreko enpresa eta erakundeetan Praktika Onen Programa ezartzeko. Programa honek turismo alorreko enpresa hauen kalitatea hobetzea du helburu.

Albisteak

Internet-eko aro berriari buruzko jardunaldia Debegesan

2011-11-11

Interneten eguneratzeko astirik ez duten baina etorkizunean duen garrantziaz jabetuta
dauden edozein arlotako profesionalei zuzenduta, jardunaldia datorren ostiralean eskainiko da goizeko 9:00etatik aurrera, ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gemma Agirregomezkortak jaso du aurtengo Gure Balioak saria

2011-11-11

Atzo Ermuko Lobiano Jauregian egin zen ekitaldian jaso zuen Gemma Agirregomezkortak errekonozimendua. Epaimahaiak azaldu zuenez, “erabakia hartzea erraza izan da, Gemmak ezin hobe ordezkatzen baititu eskualdean sustatu nahi ditugun lau gizarte-balioak: integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlana”.

Albisteak

Ekintzaileei zuzendutako doako ikastaroak eskainiko ditu Debegesak hilaren 16an eta 23an

2011-11-10

Eskualdeko ekintzaileei eta sortu berri diren enpresei laguntzeko asmoz, datorren azaroaren 16an fiskalitatea eta forma juridikoak ardatz dituen ikastaroa eskainiko du Debegesak; azaroaren 23an, berriz, ekonomia eta finantza-kontrolaren gainean arituko dira. Biak ere Debegesaren egoitzan egingo dituzte, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarreneko VII. Turismo jardunaldiak antolatu ditu Debegesak

2011-11-08

Debabarreneko VII. Turismo Jardunaldiak datorren ostegunean, hilak 17, egingo dira Debako Aisia Kresala Hotelean. Jardunaldiak 09:30etan hasi eta 18:00etan amaituko dira herriko Santa Maria elizara egingo duten bisita gidatu bereziarekin.

Albisteak

Elgoibarren egingo diren ibaien birsorkuntzari buruzko jardunaldietan 50 inguru profesionalek hartuko dute parte

2011-11-07

Debegesak antolatuta, bi egunez ibaien berreskuratzea eta uraren kudeaketarekin harremana duten profesional eta adituak elkartuko dira Elgoibarren, “URAREN KULTURA BERRIA: TEORIATIK PRAKTIKARA” izenburupeko jardunaldietan.

Albisteak

Iganderako aurreikusita zegoen ibaia garbitzeko lan-saioa azaroaren 20ra atzeratu da euriagatik

2011-11-04

Euri denboralea dela eta alerta egoera iragarri dute datorren iganderako, azaroak 6. Honenbestez, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabian ibaia garbitzeko antolatutako lan-saioa bertan behera uztea erabaki du Debegesak eta data berria jarri da: azaroak 20.

Albisteak

Enpresan langileen partaidetzari buruzko jardunaldia hartuko du Debegesak azaroaren 11an

2011-11-04

‘Gure Balioak’ ekimenaren baitan antolatu da jardunaldia, Debabarrenan gizarte-balioak sustatu asmo duen proiektua, eta langileen partaidetzaren eredu hurbil eta errealak ezagutaraztea du helburu. Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiarekin batera, eskualdeko 4 enpresatako ordezkariek euren partaidetza esperientziak emango dituzte ezagutzera.