Albisteak

Albisteak

SPRI-k mikroenpresetan IKTak sustatzeko programa pilotua jarri du abian

2011-06-30

EAEko tamaina txikiko enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak bultzatzeko ekimen pilotua jarri du abian SPRI-k.

Albisteak

50 urtetik gorako langabetuentzat doako prestakuntza eskainiko du Debegesak

2011-06-24

“Eraiki Zure Etorkizuna” programaren bidez, enpresa proiektu berria abian jartzeko edota ekintzaile gazteei laguntzeko asmoa duten 50 urtetik gorako langabetuei zuzenduta dago.

Albisteak

Salmentak hobetzeko komunikazioak duen garrantziaz jabetzeko jardunaldia Debegesan

2011-06-22

“Lo tienes, lo cuentas, lo vendes” izenburupean, jardunaldia uztailaren 1ean burutuko da eta bertan salmentak hobetzeko komunikazioaren eta marketingaren eraginkortasunaz mintzatuko dira.

Albisteak

Debegesak lankidetza hitzarmena sinatu du ‘Mendoza & Santos Abogados’ erakundearekin eskualdeko enpresei aholkularitza juridikoa eskaini asmoz

2011-06-22

Hitzarmen honi esker, zuzenbideko gaietan aholkularitza jaso nahi duten Debabarreneko eskualdeko enpresek lehenengo kontsulta doan izango dute.

Albisteak

Enpresa-Berrikuntza Soziala ardatz duen jardunaldia Debegesan

2011-06-21

Jardunaldia ekainaren 29an burutuko da eta helburua enpresa-berrikuntza soziala zer den azaltzea eta enpresentzat ze lehiaketa-onura ekar ditzakeen ezagutzea da.

Albisteak

Industria arloko eskualdeko enpresen artean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurrien diagnosia burutu du Debegesak

2011-06-16

Industria arloko eskualdeko 54 enpresen lankidetzarekin burutu da azterketa; eta emaitzek erakutsi dutenez, %10ak soilik du jasorik kontziliazio plan edo akordio bat.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarrenako BTT Martxan aurrez izena emateko epea ekainaren 21a arte dago zabalik

2011-06-10

Debabarrenako III. BTT Martxa datorren ekainaren 26an egingo da, igandean.

Albisteak

Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa Debegesan

2011-06-09

Ikastaroa datorren asteazkenean, hilak 15, burutuko da eta eskualdeko ekintzaile eta sortu berri diren enpresa proiektuei zuzenduta dago.

Albisteak

Eraginkortasun energetikoa aztergai Debegesan

2011-06-09

Ostiralean, ekainak 10, ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan, enpresei zuzendutako jardunaldia burutuko da, kostuak gutxitu eta energia aurrezteko aukerak ezagutu asmoz.

Albisteak

Bertan behera geratu da “Bezero motak eta euren jokabidea” ikastaroa

2011-06-03

Datorren ekainaren 6an egitekoa zen ikastaroa bertan behera gelditu da. Hurrengo data eta ikastaroei buruzko informazioa espazio honetan emango dugu ezagutzera.

Albisteak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren baitan

2011-06-01

Datorren igandean, ekainak 5, Munduko Ingurumenaren Eguna ospatuko da mundu osoan, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrei zuzendutako tailerrak antolatuko ditu iganderako Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Albisteak

‘COMPITE Bilgunea’ I. Enpresa Topaketa Eibarren

2011-05-30

SPRIk Debegesaren laguntzarekin antolatuta, jardunaldia asteazkenean burutuko da, ekainaren 1ean, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.