Pauera egindako ikerketa bisitan parte hartu du DEBEGESAk
Joan den irailaren 20an Debegesa Garapen Agentziako zuzendari nagusi Juan Angel Balbasek Pauera egindako ikerketa-bisita batean parte hartu zuen, bertako erakundeekin lankidetza-harremanak estutu eta industria arloan elkarlana sustatzeko helburuarekin.
Garapen Elkarteak antolatutako bisita honetan Pau-Bearn Aglomerazio Elkargoak sustaturiko erakarpen ekonomikorako politika eta Invest In Pau deritzon proiektua ezagutzeko aukera izan zuten, inbertitzaileak erakartzeko lurralde mailako marketing estrategia.